Alexandriako Serapeuma

Antinooren soingain jainiformea: Osiris-Apis (Serapis) Museo Gregoriar Egiptoarrean.

Alexandriako Serapeuma edo Serapeoa, Serapisen gurtzarako santutegi monumental bat izan zen, K. a. 300ean Ptolomeo I.a Soterrek sortutakoa eta Alexandria hirian kokatutakoa.

Tradizioa, Plutarko entsegugile eta biografialari handiak (46-125) ematen dituen berrietan oinarritzen da, Egiptoko Ptolomeo I.a Soter faraoiak, Sinopen (gaur egungo Turkiako Sinop hirian) zegoen jainkoaren estatua lapurtu zuela dioena, Itsaso Beltzaren kostaldean dagoen hiria, Krimeako kostaldearen parean. Historian zehar, aditu askok aztertu dute gai hau, eta batzuk, Plutarkoren istorioa errealitate historikoarekin ez datorrela bat diote.

Historialariek, jainko hau, greziar eta egiptoar mitologien arteko sinkretismoaren ondorio dela baieztatzen dute. Serapisek, Osiris eta Apis jainko egiptoarrak barneratzen ditu, hauen gurtza, greziar mitologiako Zeus eta Hadesekin lotzen zena. Ptolomeo I.a Soterrek, Alexandriako jainko zaindaria bihurtu zuen maisuzko ekintza politiko batean, egiptoar tradizionalistenek zein, gutxi gora-behera berria zen greziar biztanleriak jainko hau onartzea lortu zuena. Jainko hau, bizardun gizon bat bezala, eserita, eta buruan saski antzeko bat duela irudikatu zen, lurraren emankortasunaren ikurra, haziz betea dagoela suposatzen baita.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search